2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

1.E Elgoibarren

ANGELA FIGUERAKO KOLONIAK

Gu 1.D gelako ikasleak gara eta 1.E gelako ikasleei galdera batzuk egingo dizkiegu bere kolonietan zelan pasatu duten eta zer egin zuten jakiteko.

-Noiztik nora joan zarete?
Urriaren 16tik 19ra arte.
-Zer egin duzue heldutakoan?
Hitz egin eta jolastu
-Jolas asko egin dituzue? Zeintzuk?
Bai; partxis humano, manta atzean jantzi…
-Mendira edo beste lekuren batera joan zarete?
Mendira joan gara.
-Zaldiketan ibili zarete?
Ez.
-Beste aktibitate bereziren bat egin zenuten?
Bai, altxorraren bila.
-Janaria gozoa zegoen?   
Bai, oso gozo zegoen.
-Zenbat monitore zenituzten?
Hiru.
-Jatorrak ziren?
Bai, bat izan ezik .
 -Denbora librea izaten zenuten?
Bai, asko.
-Zer egiten zenuten denbora librean?
Futbolinean jolastu.
-Gauetan jolasak edo zerbait egiten zenuten?
Bai
-Zein izan zen gutxien gustatu zitzaizuen aktibitatea?
Etzanda Sestao izena irudikatzea.
-Ondo pasatu zenuten?
Bai, oso ondo. 

                                                                
                                                                                               Olatz eta Peio        

2017(e)ko maiatzaren 23(a), asteartea

irakurlaguna amaitu da

IRAKURLAGUNA MARKONZAGAN AMAITU DA.



Ayer lunes, 22 fuimos a terminar de leer a Markonzaga. Cuando llegamos a las clases  los niños y niñas  nos recibieron con los brazos abiertos. Cuando llegué mi compañera de lectura no estaba, estaba enferma y entonces leí con otra niña. Al terminar de leer el libro hicimos lo de siempre: llenar una cartulina donde poner el título y la fecha.

Después les dimos unas postales que habíamos hecho para ellos/ellas. La postal que era para la niña que estaba enferma se la tuve que dar a la profesora.

Antes de irnos nos quedamos un poco en el patio con nuestros compañeros de lecturas y nos lo pasamos muy bien. Algunos de nosotros jugaron, otros tomaron el sol y otros hablaron con los niños y niñas.


                  






                                                                                                             Uxue Vega.

2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Irakurlagun Markonzaga

                          IRAKURLAGUN  MARKONZAGA

  Hamabostero  Markonzagara joaten gara ume txikiei irakurtzera, irakurtzen diegu baita haiek guri ere. Umeek oso ondo pasatzen dute  gurekin. Oso ona da irakurtzen ahalegintzen direla  ikustea.
Nire ustez, nire klaseak eta nik ondo pasatzen dugu haiekin. Niri tokatu zait Ahizenerekin irakurtzea. Neska honek estimatzen nau eta besarkadak ematen dizkit. Nik ere estimatzen dut, baina pena ematen dit  joaten garenean institutura neska hor uzteak.

2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

HEZKUNTZAREN EGOERA


Resultado de imagen de huelga 9 de marzoHezkuntzaren egoera dela eta (murrizketak, ikasle kopurua handitzea klaseetan..), hilabete honetan, bi greba desberdinetarako deialdia egin da.
Bata, martxoaren 9an izango da eta bestea, berriz, 22an.


MARTXOAREN 9-KO GREBA

Resultado de imagen de huelga 22 de marzoEstatuko Eskola Publikoaren Defentsaren Plataformak grebarako deialdia egin du estatu osoan. Greba orokorra izango da, hezkuntza sektore guztietan.

Haien helburuak hauek dira:

-Hezkuntza Paktuaren alde soziala handitzea, alde politiko handiegia duelako.
-LOMCE guztiz indargabetzea

Manifestazioa, Bilbon izango da, Arriaga Plazan, 12:00etan


MARTXOAREN 22-KO GREBA

Greba hau, ELA, LAB eta Steilak sindikatuek deituta, martxoaren 22an ospatuko da, Euskadi eta Nafarroa mailan. 
Bere helburua, Gasteizeko eta Iruñeako gobernuek hezkuntzan egindako murrizketekin amaitzea.

Greba izan baino lehen, informazio gehiago lortuko dugu, eta zuekin partekatuko dugu.

2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

ALKIZA BARNETEGIA

2016ko azaroaren azken astean 1.Dko ikasleak Alkizako barnetegirantz  abiatu ginen.
Hara heldu bezain laster, bi monitore etorri ziren gure bila, Imanol eta Andoni.
Azaldu ziguten jolas guztiak zeuden lekua itxita zegoela eta irekitzeko giltza behar genuela. Horretarako jolas dibertigarri bat egin genuen.
Horretaz aparte, beste jolas asko egin genituen gure artean euskaraz gehiago hitz egiteko:
Beldurrezko filma bat egiten, gailetak prestatzen, altxorraren bila…etab.
Oso ondo pasa dugu, errepikatzeko modukoa!
Anima zaitezte, esperientzia polita da eta.


    

Euskararen Etxea



Orain dela aste bat 1. B-ko ikasleak Euskararen Etxera joan ginen. Egoitza San Inazion dago, Bilbon. Oso interesgarria izan zen eta, azkenean, komiki digital bat egin genuen, konkurtso baterako. Saria 2 tableta dira. Nik, behintzat, badaukat tableta bat,orduan, niri berdin zait irabaztea ala ez. Garrantzitsuena ondo pasatzea da, nire ustez. Hona hemen Euskararen Etxearen argazki bat:  



“IGELAK” FILMA


Ostegun  honetan (otsailaren 2an) Institutuko 1. eta 2. mailako ikasleak joango dira Ballontin dagoen zinemara IGELAK filma ikustera. Hona hemen bere sinopsia eta filmaren aktoreak:

SINOPSIA:
Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela  konturatzean, ihes egitea erabakiko du.
Dirurik eta dokumentaziorik gabe,  familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.
Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean  babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.`
AKTORE-AKTORESAK
Gorka Otxoa: Pello
Eneko Arcas: Igeletxe familiakoa
Elena Irureta: erizaina


Resultado de imagen de igelak filma