2015(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

PEÑAS NEGRASerako IRTEERA

Gaur, maiatzak 28, 1. B eta D-ko ikasleak Peñas Negrasera joan gara Joselu, Marije eta Uxue irakasleekin.

Trapagaranen funikularra hartu dugu Zugaztietara, non monitore batzuk gure zain zeuden. Hemendik, oinez, hasi gara mendira igotzen. Bidetik monitoreek hainbat azalpen eman dizkigute paisaiari buruz (lakuak, harriak, meategiak...).

Zerupean zeuden antzinako meategiek sortutako labirinto batetik igaro gara. Bertan, higaduraren ondorioz eratuak, hainbat forma ikus daitezke: aurpegi bat, elefante bat, gorila bat eta uso erraldoi bat, esate baterako.

Hain ondo pasatu dugunez, berandu heldu gara etxera, baina merezi izan du.