2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

POSTAL LEHIAKETA 2016

Aurten, beste urte askotan bezala, Gabonetako Postal Lehiaketa ospatu da. Sariak abenduaren 23an
emango dira. Hemen dituzue irabazleak:








DBH-KO 1.ZIKLOA                  DBH-KO 2.ZIKLOA          BATXILERGOA

1. Josune Muñoz Garcia 2.A       1. Joel Fano 3.D                  1. Nerea Sanchez 1 Batx. D
2. Yeray 2.A.                                2.Maialen Mielgo 3.D        2. Leire Rodriguez 2 Batx. D
3. Iraide Fernandez 2.A               3. Ainara Pardo 3.B            3. Zaloa Flores 1 Batx. D
4. Yaiza Domingo 1.D                 4. Cristina Muñoz 3.A        4. Amaia Barquin 2 Batx


 Goiko argazkian, irabazleen postalak ikus daitezke. 
 Aldamenean eta beheko aldean, berriz, 
gainerako parte hartzaileenak agertzen dira. 
Mila esker parte hartu duten guztiei eta 

ZORIONAK IRABAZLEEI !!!

      Oier Santamaria


                                         
OSTIRALA GERO ETA HURBILAGO
Ostiralean  jai  garrantzitsu bat egongo  da eta txokolatada,petardoak eta jolasak egongo dira .Eta gero OPORRAK!!!Hobezina da. Denek oporrak hartzeko eta opariak zabaltzeko gogoa dugu, ezta????

Penagarria da prentsa bukatzea, baina bueltatzean berri asko egongo direla ziur nago. Ordura arte.Aguuuur!!!


Dani Rodriguez
TERRORISMOAK EUROPA KOLPATU DU

Atzo, hilak 19, hiru atentatu egon ziren. 

Lehenengoa Berlinen izan zen. Terroristak kamioi batez gabonetako merkatu batean sartu zen eta 12 hildako eta 50ren bat zauri utzi zituen.

Bestalde, Ankaran, polizia batek Andrei Karlov Errusiako enbaxadorea hil egin zuen bost tiroz arte erakusketa batean.

Azkenez, Suitzako meskita batean tiroteo bat egon zen eta 3 pertsona zauritu egin zituzten.


Dani Rodriguez

2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

DURANGOKO AZOKA




 Pasa den abenduaren 2an, Durangora joan ginen 3. mailako ikasleak eta euskara mintegiko irakasle batzuk. Autobusa goizeko 09:15ean hartu genuen Gran Viako autobus geltokian. Durangora heltzean ikusi genituen lehengoko bi gauzak, Areto Nagusia eta Saguganbara. Lehenago heldu ginenez, ordu laurden bat itxarotea tokatu zitzaigun. 10:30ean azoka ireki zuten eta jende mordoa barrura sartu zen. Areto Nagusiaren barruan bazeuden azokaren postu guztiak eta haietan hainbat idazle eta musika talde zeuden esaterako: Zea Mays, Esne Beltza ... Bi ordu genituen azokaz disfrutatzeko eta gure ustez disfrutatu genuen. Nahiz eta tailerrak egon, ez genuen parte hartu. 13:00etan autobusa hartu genuen Sestaora bueltatzeko. Etxean egonda, teleberria ikusi genuen eta Marta Llorente irakaslea eta Cristian Rodriguez atera ziren.


Oier eta Julen

2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

JON ARRETXE IDAZLEA INSTITUTUAN


Ostegunean, azaroak 24, 5.orduan Jon Arretxe idazlea eta bidaiaria etorriko da. 2.B-ko eta 2.D-ko ikasleak egongo dira berarekin. Ikasle hauek, Harresi handirantz liburua irakurri dute. Bere hitzaldia liburutegian izango da, eta beste askotan bezala, diapositiba batzuez lagunduta egingo du. Espero dugu, bigarren mailakoei gustatzea.

AZAROAK 25

                 
                    Beste bat ere ez!! 
 Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da.             Sestaoko eskola eta institutu guztiak Kasko plazara joango gara, emakumeenganako           indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzeko.

https://www.youtube.com/watch?v=if6Zif4wDbg

2016(e)ko azaroaren 15(a), asteartea

ERTZAINTZA-HITZALDIA

Aurten, azaroaren 2an eta 4an, Sestaoko komisariako bi ertzain etorri ziren bi hitzaldi emateko. Lehenengo hitzaldia, azaroak 2an egindakoa, DBH ko lehenengo zikloko ikasleentzat izan zen. Hitzaldi hau, bullyingari buruzkoa izan zen.

Bigarrena, azaroak 4an egindakoa, DBH ko bigarren zikloko ikasleentzat izan zen. Hitzaldi hau, portaera desegokiei buruzkoa izan zen.
MERCEDES DE MIGUEL


Diseñadora. Burgalesa de nacimiento, vasca de adopción.
La diseñadora Mercedes de Miguel nace en un pequeño pueblo de Burgos, donde desde niña ejerce de manera vocacional su pasión por la moda. A los 15 años se traslada a Bilbao para realizar sus estudios de diseño, que completará posteriormente en Barcelona.
Tras diseñar colecciones para otras firmas del sector, su inquietud por la moda y su espíritu de superación le llevan a crear su propia firma en 1989. Actualmente, son dos las firmas que diseña: Mercedes de Miguel y Poupée Chic.
Sus prendas son el resultado de un mundo imaginario más sugerente que el visual. Su “banco de ideas” se nutre del arte, los viajes y sus propias vivencias, pero es en su taller-laboratorio ubicado en plena comarca del hierro vizcaína, cerca de Bilbao, donde esa inspiración de profundas raíces norteñas y pinceladas de color, cobra vida dando forma a prendas de interiores cuidados, grafismos que cuentan historias y tejidos innovadores de última tendencia.
                                                                            



                                      YAIZA DOMINGO 1.D

2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

LOMCE EZ!!



Hezkuntzaren erakunde batzuk 26rako LOMCE eta Heziberriren kontrako mobilizazio eguna deialdia egin dute.
Egun horretan, goizean ikastetxearen aurrean kontzentrazioa eta ordubeteko lanuzteak egiteko deitu dituzte. Lehen orduetan (8-11 tartean), eta arratsaldean hiriburuetan manifak antolatu dituzte 18:00etan (Bilbon EJ-ko delegaziotik Gran via 85, Gasteizen Correostik eta Donostian Boulevard-etik).

LOMCE ETA HEZIBERRIRI EZ !!!!



2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

UDALETXEAN HARRERA

Pasaden astean, maiatzak 13, Prentsa Tailerreko ikasleak eta Kuetora laguntzera doazen ikasleak Udaletxera joan ginen alkatearekin egoteko. Harrera horren helburua euskararen alde lan egiten duten ikasleok aintzatestea zen.

Patio ordua hasita, Udaletxera joan ginen eta Batzar gelan alkatea itxaron genuen. Ikastetxe bakoitzak, bere ordezkariak zituen. Alkateari gure lana aurkeztu ondoren, ikastetxe bakoitzari diploma bat eman ziguten, gure lana eskertzeko. Gero, hamaiketako legea eman ziguten: melokotoizko, sagarrezko eta mahatsezko zukua.


Amaitzeko, sarreraren aurrean, argazki bat egin genuen eta oso ondo pasatu genuen.


Oier eta Julen

2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea


MAIATZAREN 17a HOMOFOBIAREN KONTRA EGUNA



Maiatzaren 17an homofobia, transfobia eta bifobiaren kontrako eguna da, hau ospatzen da 1990. urtean gaixotasun mentala bezala ezabatu zutenetik, egun horretatik homosexualei, transexualei eta bisexualei besteek zituzten eskubideak eman zizkieten.

 Homofobiaren kontrako eguna 2004an proposatu zen eta 2005an gauzatu zen. Gaur egun 70 herri homosexualitatearen kontrako erasoak zigortzen dituzte, baina herri batzuetan oraindik homosexualitatea penatzen dute hilketa zigorrarekin  (Mauritan, Iran, Sudan; Arabia Saudi eta Yemenen, ere bai Nigeria eta Somaliako leku batzuetan)




 Baina hala eta guztiz ere, oraindik jende asko homosexualen kontra dago, askori, txikiak zirenean, txarto zegoela irakatsi zietelako eta oraindik ez dute txipa aldatu nahi. Horrexegatik gaur egun gizarteari erakutsi behar diote homosexuala, bisexuala edo transexuala izatea ez dela ezer txarra.

Vicky Barahona

2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

GERNIKARAKO IRTEERA


Gernika herri oso polita da, gauza asko dauka ikusteko, 4. eta 3A. joan ziren Gernikara.
Batzarretxea ikusi zuten eta Gernikako arbola ere bai.
Batzarretxea XlV. mendean egin zen. Legeak eta arauak sortu eta herritarren ordezkaritza sistema bultzatzea zuten  helburu batzar horiek. 



  
Gernikako astehelenak (azoka)
 astelehenetako merkatua jai eguntzat hartzen da. Eskualdeko jendea ez ezik, herrialdekoa ere hurbiltzen zen hiribildura, eta jendez gainezka egoten zen Gernika. Eguna ez zuten soilik salerosketak egiteko erabiltzen, ohikoa baitzen herriko jatetxe ospetsu batean bazkaltzea, eta gero zesta-punta partida bat ikusi frontoian.

Hau dena ikusten oso ondo pasatu zuten eta seguru errepikatuko dutela.
                                                                                                                     Gaizka.Mendez 

2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

EL CORREOKO KAZETARIAREN BISITA

Gaur, apirilak 19, gure institutura, El Correo egunkariko kazetari bat etorri da. Erabaki dugu, bisita aprobetxatuz, berari elkarrizketa bat egitea. Berak, bere kazetari bizitzako hainbat datu emango dizkigu.

-Angela Figuera: Zergatik erabaki zenuen kazetari izatea? Zein da zuk ikasitako espezialitatea?

-Ruth Quevedo: Gustatzen zitzaidalako, eta ondo idazten nuela esaten zidaten. Eta Santanderretik, etxetik kanpora irteteko aukera bat zen. Gero, masterra egin nuen eta hemen nago. Kazetaritza egin nuen EHU-n, masterra egin nuen El Correo-n eta orain Ezkerreko Marjinako eta Meatze-Zonako kazetaritza lokalean nago.

-AF: Nola hasi zinen El Correo egunkarian lan egiten? Zenbat urte daramatzazu?

-RQ: Masterra egin nuelako duela urte asko. Praktikak Bizkaia-ren kazetaritza lokalean egin nituen. Gero, GPS-a aisia aldizkarian lan egiteko kontratatu ninduten. Orain, eskualde honetako lokal kazetari bezala lan egiten dut. Bost urte baino pixka bat gehiago daramatzat.

-AF: Nolakoa da egun normal bat bulegoan?

-RQ: Nik lan egiten dut El Correo-rako freelance bezala. Egunero desberdina da. Goizean, prentsa irakurtzen duzu eta proposatzen duzu edo berriak eskaintzen dituzu, nire nagusiarengana eta interesatzen zaizkidan gaietako lanera kontatzen ditut.

-AF: Nola idazten dituzue albisteak?

-RQLehenik eta behin, dokumentatu behar zara, gaiak ikertzea, eta ez da guztia Interneten agertuko, berri handiak bilatu behar dira. Ikuspegia bilatzen dugu, eta era entretenigarri eta argian idazten saiatzen gara. Gutxienez, saiatzen gara.

-AF: Zure ustez zein da kazetari baten funtzioa? Garrantzitsua al da zuen lana?

-RQ: Zerbitzu publikoa ematea; inguruan, benetan, pasatzen dena kontatzea; interferentzia interesatuak, politikoak eta enpresarialak alde batera utzita. Batez ere, boteretsuek guk jakitea nahi ez dutena kontatzea.
 Bai, beharrezko lana da, bere une onenean ez dagoena.

-AF: Nola ikusten duzu zure etorkizuna, kontuan izanda langabezian daudela kazetari asko?

-RQ: Egunero, jotake lan egin behar da lana aurrera ateratzeko, irakurlearentzat erabilgarria izatea eta enplegua mantentzen saiatzea.


_________________________________________________________________________________


-Angela Figuera: ¿Por qué decidiste ser periodista? ¿Cuál es la especialidad que estudiaste?

-Ruth Quevedo: Porque me gustaba, me decían que escribía bien. Y era una oportunidad de salir fuera de casa, de Santander. Luego, hice un máster y aquí estoy. Hice periodismo en la UPV, hice un máster en El Correo y ahora estoy en periodismo local de la Margen Izquierda y de la Zona Minera.

-AF: ¿Cómo empezaste a trabajar en El Correo? ¿Cuántos años llevas?

-RQ: Porque hice el máster hace años. Hice las prácticas en periodismo local de Bizkaia. Luego, me contrataron para trabajar en la revista de ocio GPS. Ahora, trabajo como periodista de local en la comarca.
 Llevo algo mas de cinco años.

-AF: ¿Cómo es un día normal en el trabajo?

-RQ: Yo trabajo desde casa para El Correo como freelance. Cada día es diferente. Por la mañana, lees la prensa y propones u ofreces noticias, se las cuento a mi jefa y trabajo en los temas que me interesan.

-AF: ¿Cómo escribís las noticias?

-RQ: Primero, tienes que documentarte, investigar los temas, porque no todo está en internet, las verdaderas noticias hay que buscarlas. Buscamos un enfoque, e intentamos escribir de manera amena y clara. Al menos lo intentamos.

-AF: En tu opinión, ¿Cuál es la función de un reportero? ¿Es importante vuestro trabajo?

-RQ: Dar un servicio público; contar lo que pasa alrededor, de verdad; al margen de interferencias interesadas, políticas y empresariales. Sobre todo, hay que descubrir y contar lo que los poderosos no quieren que sepamos.
Sí, es un trabajo necesario, que no está en su mejor momento.

-AF: ¿ Cómo ves tu futuro teniendo en cuenta que hay muchos reporteros en el paro?

-RQ: Hay que trabajar a tope todos los días para sacar el trabajo adelante, ser útil al lector e intentar conservar el empleo.

2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

HITZALDIA BATXILERGOKO IKASLEENTZAT

Pasa den asteartean, hilak 5, Jon Ander Agirregoikoa ginekologoa institutuan egon zen D ereduko ikasleei hitzaldi bat emateko.

Jarduera hau Ikas2deak programaren barruan burutu zen. Programa honen bidez lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe ordubeteko hitzaldiak ematen aritzen dira.

Programa honen helburuak honako hauek dira:

– Lan mundua ikasleengana hurbiltzea.
– Ikasleak bere gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen laguntzea.
– Ahaleginaren garrantzia eta etengabeko formakuntzaren beharra azpimarratzea.
– Euskarak lan munduan ere lekua baduela erakustea.

Jon Ander Agirregoikoa ginekologoa
Guri egokitu ziguten hizlariak bere ikasketez eta bere ibilbide profesionalaz hitz egin zien Batxilergoko ikasleei. Agirregoikoa jaunak Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntza ikasi zuen eta gaur egun bertako Ginekologia eta Obstetrizia irakaslea da. Honetaz gain, Lagunduriko Ugalketan lan egin du hainbat zentrotan. Bere lana ikertzea da eta emakumeei ernalketa artifizialaren bidez haurdun geratzen laguntzea.

Ikasleek haien interesa agertu zuten eta galdera batzuk egin zizkioten bere lanaren mugei buruz, eta injinerutza genetikoaren teknika hauek ekartzen dituzten arazo etikoei buruz.

Oso pozik atera ziren hitzalditik eta jarduera positibotzat jo zuten. 

2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

IKASKETA BIDAIA

IKASKETA BIDAIA



Lehen egunean 05:45ean egon behar ginen autobusean baina 30 minutu itxaroten egon ginen ikasle bat ez zelako etortzen, azkenean ez zen etorri eta abentura guztia galdu zuen.

Gutxi gorabehera 6 ordu iraun zuen bidaiak, Frantziatik pasa ginen eta hor 30 minutuko atsedenaldia egin genuen, ume frantzes batzuekin topatu ginen eta ingelesez, frantzesez eta gazteleraz komunikatzen ginen elkarrekin. Gero autobusera igo ginen, neska batzuk autobusean abesten zuten, eta zelako tostoia! Baina hortik ordu erdi batera isildu ziren.

Sort herrian gelditu ginen jateko eta bazkaldu ondoren, paintball zelaira joan ginen eta 2 partida jokatu genituen, Izaskunek eta Pepek ekipoak aukeratu zituzten, noski, Izaskunen ekipoak, gurea hoberena, bi partidak irabazi zituen. Paintball ondoren "Conde Pallars" hotelera joan baino lehen, Sort herrian egon ginen denbora pasatzen. Hotelean bazeuden Galiziarrak eta "tira y afloja" asko egon ziren. Gauean diskoteka bazegoen (mierdi diskoteka), gehienak dantzatu beharrean hoteletik txorakeriak egiten ari ginen.

Lo egiteko orduan jarraitu ginen txorakeriak egiten eta “segurata” etorri zen oso haserre esanez gela irekiko zuela argirik eta urik gabe uzteko.

Hurrengo egunean goiz altzatu ginen, Port Aine pistetara igo eta han hiru irakasle genituen, nahi bagenuen irakasleekin geratu ahal ginen edo libre egotea, irakasleak banatu ziren eta 3 talde egin zituzten, batean, gutxi gorabehera eskiatzen zekitenak, bestean, ez zirenak oso ondo moldatzen eta
azkenik inoiz eskiatu ez zutenak. Jateko ordua aldatu zuten eta 30 minutu gehiago izan genuen hortik txorakeriak egiteko, batzuk muino batean elurra botatzen egon ginen. Jan ondoren libre izan genuen ordu  pare bat. Bueltatzeko ordua ailegatu zen eta arratsalde osoa libre izan genuen, gainera sorpresa bat izan genuen, Mikel, zuzendaria, etorri zen egun batzuk egotera gurekin. Arratsaldean uste genuen Galiziarrak


solomo lontza bat jarri zutela ate batean eta bengantza moduan guk xaboia jarri genien ateko pomoetan. Gauean pasiluetan dantzatzen egon ginen batzuk, lagun bat lo geratu zen logelan eta noski ez zen libratu broma batzuk jasan behar izan zuen, aurpegia margoztu genion eta beste batek zituen solomo lontzak aurpegian jarri zizkion.

Asteazkena zen, bidaiaren ekuatorean geuden eta egun honetan rafting tokatzen zen, egia esanda askok beldur pixka genuen, gainera ez zegoen ur askorik ibaian, baina azkenean oso ondo pasa ginen hots pixka egiten zuen baina ez zen ezer, ah!  Ezin dugu ahaztu, irakasleak koldarrak ziren, ez ziren gurekin

etorri. Amaitzean aldagetara joan ginen eta han Canarietako neska batzuekin topatu ginen eta Bilboko beste neska batekin, oso majuak ziren denak. Jan ondoren Saloura joan ginen, Mikel eta Pepe furgonetan
joan ziren txoferra ez zutelako aguantatzen, denok gorrotatzen genuen txoferra deskribatu ahal genuen kabroi bat beazala, baina beno bidaia interesgarriago egin zuen. Saloura hailegatu ginen dutza hartu eta handik jolasten egon ginen, afaldu ostean diskotekara joango behar genuen baina euri asko egiten ari zenez batzuk hotelean geratu ginen eta beste batzuk alboko diskotekara joan ziren. Hotelean geudenak tabernan jolasten geratu ginen itxi arte. Gero hotelean bueltak ematen geratu ginen loak hartu arte.


 Ostegunean Bartzelonara joan ginen, gidari bat genuen, torre Agbarra ikusi genuen, hor lo nengoen autobusean eta ez nintzen asko enteratu, gero Sagrada Familia ikusi genuen Gaudik egindakoa, gidariak kontatu zigun esan ahal genuela Gaudi beldurra  zuela lerro zuzenei, Sagrada Familia kompontzen ari ziren eta arkitekto berriak diseinatzen ari ziren baina Gaudiren estiloa ez zuten errspetatzen nire ustez. Kontatu zigun 170m altuera zuela, erdi metro gutxiago
mendia baino, Jainkoari ez haserretzeko. Gero libre izan genuen hortik jan genuen, Bartzelonatik ibiltzen Goyo Jimenez ikusi genuen. Bartzelonatik Camp Noura joan ginen, nire ustez ekintzarik aspergarriena, ez ahal dakiten Athletic futbol talderik hoberena dela? Bueltatu ginenean hotelera, Mikel etxera bueltatu zen. Gure azken gauean diskotekara joan ginen, batzuk dantzatzen, beste batzuk saiatzen ziren, bi ordu zeuden bueltatzeko edo 01:30 eta hortik aurrera.
Azken eguna, Port Aventuran pasatu genuen, sartzerakoan ba zeuden hor alboan famatu batzuk, baina gehienok ez genien kasurik egin eta korrika joan ginen atrakzioetara. Batzuk Furius Bakora joan ginen hor 2 ordu itxaroten egon ginen eta gainera arazo teknikoak egon ziren, eta beno iskanbila asko montatu ziren hor. Egun osoa aktrazio batetik bestera egon ginen, musikala ikusi ondoren etxera bueltatu ginen, baina hori bai opari-dendatik pasatzeko beharra. Autobusera igotzean arazoak egon ziren txoferrak ez zigulako uzten motxilak igotzen eta hor batzuk kikarak generamatzan eta posiblea zela apurtzea. Bueltatzeko bidaiaren erdian gelditu ginen afaltzeko, han Saturninoko ikasleekin eta Galiziarrekin topatu ginen. 01:30 gutxi gora-behera bageuden Sestaon etxera ailegatu eta zelako bakea! Isiltasuna zegoen, lagunen falta gau osoan haiekin jolasten pasatzeko.  Hau bai pena!

Vicky Barahona

MINTZODROMOA

                     Aurten ere, MINTZODROMO!

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere AEK-k Mintzodromoa egitea erabaki du. Partehartzaileak D ereduko Batxilergoko gure ikasleak izango dira, baita Saturnino de la Peña BHIko Batxilergoko ikasleak, Udal Euskaltegikoak eta AEKren euskaltegikoak ere.
Sestaoko gazteen interesekoak diren hainbat gai jorratzeko asmoz gure pabiloia elkartuko ira, martxoaren 10ean, ostegunean, 10:30etik 11:30era.
  

 Hitz egin asko, baina hori bai, EUSKARAZ!!!!!!!!


2016(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

JASONE OSOROREN BISITA

Hurrengo hilabetean, martxoren 2an, Jasone Osoro idazlea etorriko zaigu bisitan. Idazle hau, elgoibartarra da eta hainbat liburu idatzi ditu. Haien artean, Jara live izenekoa, 2.DBH-ko ikasleak irakurtzen ari garena. Liburu honek, Jararen beste abentura bat kontatzen du. Jara, Lekeitioko neska bat da eta Bartzelonara joaten da bizitzera. Bartzelonan, mutilagun bat aterako zaio. Egun batean, Ihintzak, bere lagun mina, deitzen dio, Lekeition gertatuko den kontzertu baten berri emateko. Gurasoen baimenarekin, Lekeitiora igotzen da eta bere lagunarekin, Ihintzarekin, oso ondo pasatuko du.

Guk, gomendatzen dizuegu liburu hau irakurtzea, oso ondo pasatuko duzuelako eta oso dibertigarria delako. Hau irakurri baino lehen, Jararen beste istorioak irakurtzea gomendatzen dizuegu gertatzen den guztia ondo ulertzeko.

2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

EUSKARAREN ETXEAREN BISITA

                                           

Urtarrilaren 21 osteguna, euskararen etxean egon ginen. San inazion dago. Metroz joan ginen, 1B eta 1D.
OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZEN.     


                 
Euskararen Etxea
Euskararen Etxea euskarari buruzko gune espezializatua da, Bilboko San Ignazio auzoan dagoen eraikin batean kokatua. Bertan, zenbait euskara elkartek dute egoitza. Egoitza horietaz gain, euskarazko unibertsitate-liburuz osaturiko liburutegia eta hizkuntzaren interpretazio zentroa ere badago, lau solairutan antolatutako eraikin honetan.
2004ko abenduaren 3an zabaldu zuten, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaerakundeek diruz lagunduta dago.

2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

SINSAJO PARTE 2

                                                           

Bidelaguneko ikasleok eta andereñoak abenduaren 16 an zinemara joan giren Sinsajo parte 2 ikustera 


Pelikula ondo egon zen, momentu astunak bazeuden ere, une batzuetan akzio asko zegoenez oso interesgarria zen.

https://youtu.be/PQwOl15mBNU

Resultado de imagen de sinsajo parte 2
Katniss 13 distritura bidali ondoren, matxinadaren intsignia bilakatzea erabaki zuen, baina horretarako, 13 distrituko presidenteari eskatu zion irabazle guztiak immunitatea lortzea, momentu horretan Peetan pentsatzen zegoen eta. Hilabeteak pasa ondoren, Peeta erreskatatzea lortu zuten, baina Kapitolioak bere pentsamenduak aldatu zizkion eta tortura baten ondorioz, Katniss gorrotatzen zuela                                                                                      pentsaraztea eragin zioten.                  

Azkenean, Katniss eta beste batzuek matxinada hastea erabaki zuten eta horretarako Kapitoliora joan ziren Snow presidentea hiltzera, hau da, arazoak gauzatzen zituena hiltzera. 13 distrituko presidentea, matxinadaren burua izan nahi zuen, baina Katniss postu hori lortua zeukan, horregatik presidentea Peeta ere bidaltzea erabaki zuen Katniss hiltzeko,momentu horretan Katniss gorrotatzen zuelako. Kapitolioan erreboltariak Kapitolioko umeak hiltzeko bonbak bota zituzten, 13 distrituko presidenteak agindu zuelako, baina horietako bonba batek, Katnissen ahizpa txikia Prim ere hil egin zuen.
Azkenean, Snow presidentea jokoen erruduna zela erabaki zuten eta Katnissi hiltzeko pribilegioa eman zioten. Hil aurretik, berarekin hitz egin zuen eta honek bonbak 13 distrituak bota zituela azaldu zion. Momentu horretan, Katniss, Gale horrekin zerikusia zuela konturatu zen eta berrio bere laguna ezin zela izan ere ohartu zen. Snow presidentea hiltzeko momentuan, Katnissek ideiaz aldatu zuen eta 13 distrituko presidentea hiltzea erabaki zuen, bere erruz bere arreba hil zelako. Horretaz parte, Snow presidentea ere hilda aurkitu zuten, baina ez zekizkien zergatiak. 12 distritura itzultzean, Peetak bere oroimena berriz berreskuratzen hasi zen eta Katnissek denborarekin Peeta maite zuela konturatu zen. Epilogoan, Katniss eta Peeta agertzen dira, dirudienez jokoak betirako bukatu dira eta bi seme alaba dituzte

IKUSI PELIKULA !!!!!!!!!!!!!!!!!

Resultado de imagen de sinsajo parte 2