2016(e)ko otsailaren 23(a), asteartea

JASONE OSOROREN BISITA

Hurrengo hilabetean, martxoren 2an, Jasone Osoro idazlea etorriko zaigu bisitan. Idazle hau, elgoibartarra da eta hainbat liburu idatzi ditu. Haien artean, Jara live izenekoa, 2.DBH-ko ikasleak irakurtzen ari garena. Liburu honek, Jararen beste abentura bat kontatzen du. Jara, Lekeitioko neska bat da eta Bartzelonara joaten da bizitzera. Bartzelonan, mutilagun bat aterako zaio. Egun batean, Ihintzak, bere lagun mina, deitzen dio, Lekeition gertatuko den kontzertu baten berri emateko. Gurasoen baimenarekin, Lekeitiora igotzen da eta bere lagunarekin, Ihintzarekin, oso ondo pasatuko du.

Guk, gomendatzen dizuegu liburu hau irakurtzea, oso ondo pasatuko duzuelako eta oso dibertigarria delako. Hau irakurri baino lehen, Jararen beste istorioak irakurtzea gomendatzen dizuegu gertatzen den guztia ondo ulertzeko.