2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

IKASKETA BIDAIA

IKASKETA BIDAIA



Lehen egunean 05:45ean egon behar ginen autobusean baina 30 minutu itxaroten egon ginen ikasle bat ez zelako etortzen, azkenean ez zen etorri eta abentura guztia galdu zuen.

Gutxi gorabehera 6 ordu iraun zuen bidaiak, Frantziatik pasa ginen eta hor 30 minutuko atsedenaldia egin genuen, ume frantzes batzuekin topatu ginen eta ingelesez, frantzesez eta gazteleraz komunikatzen ginen elkarrekin. Gero autobusera igo ginen, neska batzuk autobusean abesten zuten, eta zelako tostoia! Baina hortik ordu erdi batera isildu ziren.

Sort herrian gelditu ginen jateko eta bazkaldu ondoren, paintball zelaira joan ginen eta 2 partida jokatu genituen, Izaskunek eta Pepek ekipoak aukeratu zituzten, noski, Izaskunen ekipoak, gurea hoberena, bi partidak irabazi zituen. Paintball ondoren "Conde Pallars" hotelera joan baino lehen, Sort herrian egon ginen denbora pasatzen. Hotelean bazeuden Galiziarrak eta "tira y afloja" asko egon ziren. Gauean diskoteka bazegoen (mierdi diskoteka), gehienak dantzatu beharrean hoteletik txorakeriak egiten ari ginen.

Lo egiteko orduan jarraitu ginen txorakeriak egiten eta “segurata” etorri zen oso haserre esanez gela irekiko zuela argirik eta urik gabe uzteko.

Hurrengo egunean goiz altzatu ginen, Port Aine pistetara igo eta han hiru irakasle genituen, nahi bagenuen irakasleekin geratu ahal ginen edo libre egotea, irakasleak banatu ziren eta 3 talde egin zituzten, batean, gutxi gorabehera eskiatzen zekitenak, bestean, ez zirenak oso ondo moldatzen eta
azkenik inoiz eskiatu ez zutenak. Jateko ordua aldatu zuten eta 30 minutu gehiago izan genuen hortik txorakeriak egiteko, batzuk muino batean elurra botatzen egon ginen. Jan ondoren libre izan genuen ordu  pare bat. Bueltatzeko ordua ailegatu zen eta arratsalde osoa libre izan genuen, gainera sorpresa bat izan genuen, Mikel, zuzendaria, etorri zen egun batzuk egotera gurekin. Arratsaldean uste genuen Galiziarrak


solomo lontza bat jarri zutela ate batean eta bengantza moduan guk xaboia jarri genien ateko pomoetan. Gauean pasiluetan dantzatzen egon ginen batzuk, lagun bat lo geratu zen logelan eta noski ez zen libratu broma batzuk jasan behar izan zuen, aurpegia margoztu genion eta beste batek zituen solomo lontzak aurpegian jarri zizkion.

Asteazkena zen, bidaiaren ekuatorean geuden eta egun honetan rafting tokatzen zen, egia esanda askok beldur pixka genuen, gainera ez zegoen ur askorik ibaian, baina azkenean oso ondo pasa ginen hots pixka egiten zuen baina ez zen ezer, ah!  Ezin dugu ahaztu, irakasleak koldarrak ziren, ez ziren gurekin

etorri. Amaitzean aldagetara joan ginen eta han Canarietako neska batzuekin topatu ginen eta Bilboko beste neska batekin, oso majuak ziren denak. Jan ondoren Saloura joan ginen, Mikel eta Pepe furgonetan
joan ziren txoferra ez zutelako aguantatzen, denok gorrotatzen genuen txoferra deskribatu ahal genuen kabroi bat beazala, baina beno bidaia interesgarriago egin zuen. Saloura hailegatu ginen dutza hartu eta handik jolasten egon ginen, afaldu ostean diskotekara joango behar genuen baina euri asko egiten ari zenez batzuk hotelean geratu ginen eta beste batzuk alboko diskotekara joan ziren. Hotelean geudenak tabernan jolasten geratu ginen itxi arte. Gero hotelean bueltak ematen geratu ginen loak hartu arte.


 Ostegunean Bartzelonara joan ginen, gidari bat genuen, torre Agbarra ikusi genuen, hor lo nengoen autobusean eta ez nintzen asko enteratu, gero Sagrada Familia ikusi genuen Gaudik egindakoa, gidariak kontatu zigun esan ahal genuela Gaudi beldurra  zuela lerro zuzenei, Sagrada Familia kompontzen ari ziren eta arkitekto berriak diseinatzen ari ziren baina Gaudiren estiloa ez zuten errspetatzen nire ustez. Kontatu zigun 170m altuera zuela, erdi metro gutxiago
mendia baino, Jainkoari ez haserretzeko. Gero libre izan genuen hortik jan genuen, Bartzelonatik ibiltzen Goyo Jimenez ikusi genuen. Bartzelonatik Camp Noura joan ginen, nire ustez ekintzarik aspergarriena, ez ahal dakiten Athletic futbol talderik hoberena dela? Bueltatu ginenean hotelera, Mikel etxera bueltatu zen. Gure azken gauean diskotekara joan ginen, batzuk dantzatzen, beste batzuk saiatzen ziren, bi ordu zeuden bueltatzeko edo 01:30 eta hortik aurrera.
Azken eguna, Port Aventuran pasatu genuen, sartzerakoan ba zeuden hor alboan famatu batzuk, baina gehienok ez genien kasurik egin eta korrika joan ginen atrakzioetara. Batzuk Furius Bakora joan ginen hor 2 ordu itxaroten egon ginen eta gainera arazo teknikoak egon ziren, eta beno iskanbila asko montatu ziren hor. Egun osoa aktrazio batetik bestera egon ginen, musikala ikusi ondoren etxera bueltatu ginen, baina hori bai opari-dendatik pasatzeko beharra. Autobusera igotzean arazoak egon ziren txoferrak ez zigulako uzten motxilak igotzen eta hor batzuk kikarak generamatzan eta posiblea zela apurtzea. Bueltatzeko bidaiaren erdian gelditu ginen afaltzeko, han Saturninoko ikasleekin eta Galiziarrekin topatu ginen. 01:30 gutxi gora-behera bageuden Sestaon etxera ailegatu eta zelako bakea! Isiltasuna zegoen, lagunen falta gau osoan haiekin jolasten pasatzeko.  Hau bai pena!

Vicky Barahona

MINTZODROMOA

                     Aurten ere, MINTZODROMO!

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere AEK-k Mintzodromoa egitea erabaki du. Partehartzaileak D ereduko Batxilergoko gure ikasleak izango dira, baita Saturnino de la Peña BHIko Batxilergoko ikasleak, Udal Euskaltegikoak eta AEKren euskaltegikoak ere.
Sestaoko gazteen interesekoak diren hainbat gai jorratzeko asmoz gure pabiloia elkartuko ira, martxoaren 10ean, ostegunean, 10:30etik 11:30era.
  

 Hitz egin asko, baina hori bai, EUSKARAZ!!!!!!!!