2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

ALKIZA BARNETEGIA

2016ko azaroaren azken astean 1.Dko ikasleak Alkizako barnetegirantz  abiatu ginen.
Hara heldu bezain laster, bi monitore etorri ziren gure bila, Imanol eta Andoni.
Azaldu ziguten jolas guztiak zeuden lekua itxita zegoela eta irekitzeko giltza behar genuela. Horretarako jolas dibertigarri bat egin genuen.
Horretaz aparte, beste jolas asko egin genituen gure artean euskaraz gehiago hitz egiteko:
Beldurrezko filma bat egiten, gailetak prestatzen, altxorraren bila…etab.
Oso ondo pasa dugu, errepikatzeko modukoa!
Anima zaitezte, esperientzia polita da eta.


    

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina