2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

“IGELAK” FILMA


Ostegun  honetan (otsailaren 2an) Institutuko 1. eta 2. mailako ikasleak joango dira Ballontin dagoen zinemara IGELAK filma ikustera. Hona hemen bere sinopsia eta filmaren aktoreak:

SINOPSIA:
Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela  konturatzean, ihes egitea erabakiko du.
Dirurik eta dokumentaziorik gabe,  familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.
Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean  babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.`
AKTORE-AKTORESAK
Gorka Otxoa: Pello
Eneko Arcas: Igeletxe familiakoa
Elena Irureta: erizaina


Resultado de imagen de igelak filma






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina