2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Irakurlagun Markonzaga

                          IRAKURLAGUN  MARKONZAGA

  Hamabostero  Markonzagara joaten gara ume txikiei irakurtzera, irakurtzen diegu baita haiek guri ere. Umeek oso ondo pasatzen dute  gurekin. Oso ona da irakurtzen ahalegintzen direla  ikustea.
Nire ustez, nire klaseak eta nik ondo pasatzen dugu haiekin. Niri tokatu zait Ahizenerekin irakurtzea. Neska honek estimatzen nau eta besarkadak ematen dizkit. Nik ere estimatzen dut, baina pena ematen dit  joaten garenean institutura neska hor uzteak.

2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

HEZKUNTZAREN EGOERA


Resultado de imagen de huelga 9 de marzoHezkuntzaren egoera dela eta (murrizketak, ikasle kopurua handitzea klaseetan..), hilabete honetan, bi greba desberdinetarako deialdia egin da.
Bata, martxoaren 9an izango da eta bestea, berriz, 22an.


MARTXOAREN 9-KO GREBA

Resultado de imagen de huelga 22 de marzoEstatuko Eskola Publikoaren Defentsaren Plataformak grebarako deialdia egin du estatu osoan. Greba orokorra izango da, hezkuntza sektore guztietan.

Haien helburuak hauek dira:

-Hezkuntza Paktuaren alde soziala handitzea, alde politiko handiegia duelako.
-LOMCE guztiz indargabetzea

Manifestazioa, Bilbon izango da, Arriaga Plazan, 12:00etan


MARTXOAREN 22-KO GREBA

Greba hau, ELA, LAB eta Steilak sindikatuek deituta, martxoaren 22an ospatuko da, Euskadi eta Nafarroa mailan. 
Bere helburua, Gasteizeko eta Iruñeako gobernuek hezkuntzan egindako murrizketekin amaitzea.

Greba izan baino lehen, informazio gehiago lortuko dugu, eta zuekin partekatuko dugu.