2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

UDALETXEAN HARRERA

Pasaden astean, maiatzak 13, Prentsa Tailerreko ikasleak eta Kuetora laguntzera doazen ikasleak Udaletxera joan ginen alkatearekin egoteko. Harrera horren helburua euskararen alde lan egiten duten ikasleok aintzatestea zen.

Patio ordua hasita, Udaletxera joan ginen eta Batzar gelan alkatea itxaron genuen. Ikastetxe bakoitzak, bere ordezkariak zituen. Alkateari gure lana aurkeztu ondoren, ikastetxe bakoitzari diploma bat eman ziguten, gure lana eskertzeko. Gero, hamaiketako legea eman ziguten: melokotoizko, sagarrezko eta mahatsezko zukua.


Amaitzeko, sarreraren aurrean, argazki bat egin genuen eta oso ondo pasatu genuen.


Oier eta Julen

2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea


MAIATZAREN 17a HOMOFOBIAREN KONTRA EGUNA



Maiatzaren 17an homofobia, transfobia eta bifobiaren kontrako eguna da, hau ospatzen da 1990. urtean gaixotasun mentala bezala ezabatu zutenetik, egun horretatik homosexualei, transexualei eta bisexualei besteek zituzten eskubideak eman zizkieten.

 Homofobiaren kontrako eguna 2004an proposatu zen eta 2005an gauzatu zen. Gaur egun 70 herri homosexualitatearen kontrako erasoak zigortzen dituzte, baina herri batzuetan oraindik homosexualitatea penatzen dute hilketa zigorrarekin  (Mauritan, Iran, Sudan; Arabia Saudi eta Yemenen, ere bai Nigeria eta Somaliako leku batzuetan)




 Baina hala eta guztiz ere, oraindik jende asko homosexualen kontra dago, askori, txikiak zirenean, txarto zegoela irakatsi zietelako eta oraindik ez dute txipa aldatu nahi. Horrexegatik gaur egun gizarteari erakutsi behar diote homosexuala, bisexuala edo transexuala izatea ez dela ezer txarra.

Vicky Barahona

2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

GERNIKARAKO IRTEERA


Gernika herri oso polita da, gauza asko dauka ikusteko, 4. eta 3A. joan ziren Gernikara.
Batzarretxea ikusi zuten eta Gernikako arbola ere bai.
Batzarretxea XlV. mendean egin zen. Legeak eta arauak sortu eta herritarren ordezkaritza sistema bultzatzea zuten  helburu batzar horiek. 



  
Gernikako astehelenak (azoka)
 astelehenetako merkatua jai eguntzat hartzen da. Eskualdeko jendea ez ezik, herrialdekoa ere hurbiltzen zen hiribildura, eta jendez gainezka egoten zen Gernika. Eguna ez zuten soilik salerosketak egiteko erabiltzen, ohikoa baitzen herriko jatetxe ospetsu batean bazkaltzea, eta gero zesta-punta partida bat ikusi frontoian.

Hau dena ikusten oso ondo pasatu zuten eta seguru errepikatuko dutela.
                                                                                                                     Gaizka.Mendez