2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

HITZALDIA BATXILERGOKO IKASLEENTZAT

Pasa den asteartean, hilak 5, Jon Ander Agirregoikoa ginekologoa institutuan egon zen D ereduko ikasleei hitzaldi bat emateko.

Jarduera hau Ikas2deak programaren barruan burutu zen. Programa honen bidez lanbide ezberdinetako profesionalak ikastetxez ikastetxe ordubeteko hitzaldiak ematen aritzen dira.

Programa honen helburuak honako hauek dira:

– Lan mundua ikasleengana hurbiltzea.
– Ikasleak bere gaitasunak eta zaletasunak identifikatzen laguntzea.
– Ahaleginaren garrantzia eta etengabeko formakuntzaren beharra azpimarratzea.
– Euskarak lan munduan ere lekua baduela erakustea.

Jon Ander Agirregoikoa ginekologoa
Guri egokitu ziguten hizlariak bere ikasketez eta bere ibilbide profesionalaz hitz egin zien Batxilergoko ikasleei. Agirregoikoa jaunak Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntza ikasi zuen eta gaur egun bertako Ginekologia eta Obstetrizia irakaslea da. Honetaz gain, Lagunduriko Ugalketan lan egin du hainbat zentrotan. Bere lana ikertzea da eta emakumeei ernalketa artifizialaren bidez haurdun geratzen laguntzea.

Ikasleek haien interesa agertu zuten eta galdera batzuk egin zizkioten bere lanaren mugei buruz, eta injinerutza genetikoaren teknika hauek ekartzen dituzten arazo etikoei buruz.

Oso pozik atera ziren hitzalditik eta jarduera positibotzat jo zuten. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina