Pasa den abenduaren 2an, Durangora joan ginen 3. mailako ikasleak eta euskara mintegiko irakasle batzuk. Autobusa goizeko 09:15ean hartu genuen Gran Viako autobus geltokian. Durangora heltzean ikusi genituen lehengoko bi gauzak, Areto Nagusia eta Saguganbara. Lehenago heldu ginenez, ordu laurden bat itxarotea tokatu zitzaigun. 10:30ean azoka ireki zuten eta jende mordoa barrura sartu zen. Areto Nagusiaren barruan bazeuden azokaren postu guztiak eta haietan hainbat idazle eta musika talde zeuden esaterako: Zea Mays, Esne Beltza ... Bi ordu genituen azokaz disfrutatzeko eta gure ustez disfrutatu genuen. Nahiz eta tailerrak egon, ez genuen parte hartu. 13:00etan autobusa hartu genuen Sestaora bueltatzeko. Etxean egonda, teleberria ikusi genuen eta Marta Llorente irakaslea eta Cristian Rodriguez atera ziren.
Oier eta Julen
Oier eta Julen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina