2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

EUSKARAREN ETXEAREN BISITA

                                           

Urtarrilaren 21 osteguna, euskararen etxean egon ginen. San inazion dago. Metroz joan ginen, 1B eta 1D.
OSO DIBERTIGARRIA IZAN ZEN.     


                 
Euskararen Etxea
Euskararen Etxea euskarari buruzko gune espezializatua da, Bilboko San Ignazio auzoan dagoen eraikin batean kokatua. Bertan, zenbait euskara elkartek dute egoitza. Egoitza horietaz gain, euskarazko unibertsitate-liburuz osaturiko liburutegia eta hizkuntzaren interpretazio zentroa ere badago, lau solairutan antolatutako eraikin honetan.
2004ko abenduaren 3an zabaldu zuten, eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaerakundeek diruz lagunduta dago.

2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

SINSAJO PARTE 2

                                                           

Bidelaguneko ikasleok eta andereñoak abenduaren 16 an zinemara joan giren Sinsajo parte 2 ikustera 


Pelikula ondo egon zen, momentu astunak bazeuden ere, une batzuetan akzio asko zegoenez oso interesgarria zen.

https://youtu.be/PQwOl15mBNU

Resultado de imagen de sinsajo parte 2
Katniss 13 distritura bidali ondoren, matxinadaren intsignia bilakatzea erabaki zuen, baina horretarako, 13 distrituko presidenteari eskatu zion irabazle guztiak immunitatea lortzea, momentu horretan Peetan pentsatzen zegoen eta. Hilabeteak pasa ondoren, Peeta erreskatatzea lortu zuten, baina Kapitolioak bere pentsamenduak aldatu zizkion eta tortura baten ondorioz, Katniss gorrotatzen zuela                                                                                      pentsaraztea eragin zioten.                  

Azkenean, Katniss eta beste batzuek matxinada hastea erabaki zuten eta horretarako Kapitoliora joan ziren Snow presidentea hiltzera, hau da, arazoak gauzatzen zituena hiltzera. 13 distrituko presidentea, matxinadaren burua izan nahi zuen, baina Katniss postu hori lortua zeukan, horregatik presidentea Peeta ere bidaltzea erabaki zuen Katniss hiltzeko,momentu horretan Katniss gorrotatzen zuelako. Kapitolioan erreboltariak Kapitolioko umeak hiltzeko bonbak bota zituzten, 13 distrituko presidenteak agindu zuelako, baina horietako bonba batek, Katnissen ahizpa txikia Prim ere hil egin zuen.
Azkenean, Snow presidentea jokoen erruduna zela erabaki zuten eta Katnissi hiltzeko pribilegioa eman zioten. Hil aurretik, berarekin hitz egin zuen eta honek bonbak 13 distrituak bota zituela azaldu zion. Momentu horretan, Katniss, Gale horrekin zerikusia zuela konturatu zen eta berrio bere laguna ezin zela izan ere ohartu zen. Snow presidentea hiltzeko momentuan, Katnissek ideiaz aldatu zuen eta 13 distrituko presidentea hiltzea erabaki zuen, bere erruz bere arreba hil zelako. Horretaz parte, Snow presidentea ere hilda aurkitu zuten, baina ez zekizkien zergatiak. 12 distritura itzultzean, Peetak bere oroimena berriz berreskuratzen hasi zen eta Katnissek denborarekin Peeta maite zuela konturatu zen. Epilogoan, Katniss eta Peeta agertzen dira, dirudienez jokoak betirako bukatu dira eta bi seme alaba dituzte

IKUSI PELIKULA !!!!!!!!!!!!!!!!!

Resultado de imagen de sinsajo parte 2

2016(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea

INSTITUTUKO JAIALDIA


Abenduaren 22an Gabonetako jaialdia izan zen gure institutuan. Lehenik klase normala izan genuen Joooooo… Baina lasaitu!!! Gauza gehiago izan ziren ondoren!!!

Klasea amaitu eta gero, futbol txapelketa zirraragarri bat egon zen:
  1. zikloa eta 2. zikloa + Batxilergoa. Gero, txokolatada goxo-goxo batez disfrutatu genuen. Aldi berean, suziri zaratatsuak egon ziren. Azkenengoz, jaialdia bukatzeko Areto Nagusian…

MUSIKA        TAEKWONDO          BIDEOAK         DANTZAK

GABONETAKO POSTALEN IRABAZLEEN SARI BANAKETA…

DENETARIK EGON ZEN.

Oso ondo egon zen, primeran abestu zuten eta!


EITB BISITATU

EITB

Pasaden astean 4. mailako ikasleek EITBko estudiotera joan ginen , "Atrápame si puedes" programa ikustera, Miramoneko estudioetara. 


Ikasleen ikuspuntutik oso luzea izan zen, hotz egiten zuen estudioan, eta gainera joateko bidaian 4 neska "abesten"( nire ustez hori ez zen abestea ohiuka baizik) zeuden. Baina momentu barregarriak egon ziren, urduritasuna zela eta partehartzaileek txorakeriak esaten zituzten. Txaloak eman behar genituen edo erantzun txarra esaten bazuten "ooooh" esan behar genuen. Grabazio tartean hamaiketakoa eta atsedenaldi txiki bat izan genuen. Bueltako bidaian buruko gerra egon zen autobus barruan.


Gure programa otsailaren 1an 2an 3an 4an eta 5an emango dute EITB 2an 14:00etan.