2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

TREBLINKARA AZKEN TRENA

Resultado de imagen de ULTIMO TREN A TREBLINKADatorren astelehenean, urtarrilak 23, D ereduko 3. eta 4. mailak Barakaldo Antzokira joango gara Treblinkara Azken Trena antzezlana ikustera.

Hona hemen obraren sinopsia:

1942ko abuztuaren 5a, asteazkena, Varsovia. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigorkodearekin ere.


Ikus-entzuleek parte hartuko dute horretan, beren ohe-literetan egongo baitira, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dute barne-antolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan… Ikus-entzuleak epaiketa baten lekuko izango dira, non jakinarazpen izugarri batek amaiera emango baitie hango ametsei, bizitzari: umezurztegitik alde egin behar dute, eta tren bat hartu, Treblinkako kontzentrazio-esparrura eramango dituen trena.

_________________________________________________________________________________

Oso entretenigarria izan zen. Bigarren Mundu Gerraren alde txarrak albo batera utzita, eta izandako zailtasunak kontuan hartuta Janusz Kòrczak-ek azken momentura arte bere umezurztegia eratea ez zen gauza erreza izan. Oso antzezlan sentimentala izan zen eta ikustera joatea gomendatzen dugu.