2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea

ALKIZA BARNETEGIA

2016ko azaroaren azken astean 1.Dko ikasleak Alkizako barnetegirantz  abiatu ginen.
Hara heldu bezain laster, bi monitore etorri ziren gure bila, Imanol eta Andoni.
Azaldu ziguten jolas guztiak zeuden lekua itxita zegoela eta irekitzeko giltza behar genuela. Horretarako jolas dibertigarri bat egin genuen.
Horretaz aparte, beste jolas asko egin genituen gure artean euskaraz gehiago hitz egiteko:
Beldurrezko filma bat egiten, gailetak prestatzen, altxorraren bila…etab.
Oso ondo pasa dugu, errepikatzeko modukoa!
Anima zaitezte, esperientzia polita da eta.


    

Euskararen Etxea



Orain dela aste bat 1. B-ko ikasleak Euskararen Etxera joan ginen. Egoitza San Inazion dago, Bilbon. Oso interesgarria izan zen eta, azkenean, komiki digital bat egin genuen, konkurtso baterako. Saria 2 tableta dira. Nik, behintzat, badaukat tableta bat,orduan, niri berdin zait irabaztea ala ez. Garrantzitsuena ondo pasatzea da, nire ustez. Hona hemen Euskararen Etxearen argazki bat:  



“IGELAK” FILMA


Ostegun  honetan (otsailaren 2an) Institutuko 1. eta 2. mailako ikasleak joango dira Ballontin dagoen zinemara IGELAK filma ikustera. Hona hemen bere sinopsia eta filmaren aktoreak:

SINOPSIA:
Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela  konturatzean, ihes egitea erabakiko du.
Dirurik eta dokumentaziorik gabe,  familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.
Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean  babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.`
AKTORE-AKTORESAK
Gorka Otxoa: Pello
Eneko Arcas: Igeletxe familiakoa
Elena Irureta: erizaina


Resultado de imagen de igelak filma